XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sortako 12 bertsoetatik bost ekarri ditu eta laugarren jarri duen ahapaldia, berriz, saritutakoetan agertzen ez den bertso bat da 83 Kasu honetan ere edizio batetik bestera egon diren aldaketak oharretan jarri ditugu. Ohar honek hurrengo aipatuko ditugun bertsoetarako ere balio du.

Biba, biba Frantzia izenburupean ematen dituen bertsoak, berriz, dirudienez, gerra bukatu zen egunaren biharamunean 84 1918ko azaroaren 12an, alegia idatzi zituen.

Data hori dakar behintzat Gure Herria-n 1975ean (324-327. or.) frantseseko itzulpen eta guzti egin zen argitalpenak.

1924ko Gure Herria-n (517-520. or.) aurkitu ditugu, berriz, eztei bazkariaren ondoren Frantxuak kantatzen dituen bertsoak.

Gure Herria... Gure izenburu beraren azpian argitaratu zituen aipatzen duenez urte bereko abuztuan idatzitako bertso hauek.

Aurrez argitaratuak izateaz gain, aipagarria da Piarres-en lehenengo liburukian etxea erostera etorri den arrotzaren pasarteak eta bertso hauek duten antzekotasuna ere.

Kontatzen dena gauza bera da, baina kontatzeko modua bera ere oso antzekoa da bietan.

Hitzak eta egiturak errepikatu egiten dira batean eta bestean.

Pausoz pauso, prosaz dagoenak eta bertsozkoak gauza bera kontatzen digute.

Bere begiz egiaztatu gura duenak erka bitza Piarres I-en 68-69. orrialdeetan kontatzen dena eta bigarren honen akaberako bertsoak.

Aurrekoaren antzeko erlazioa da liburu honetako X. kapituluan Verdunen Joanes Garaztarrak egin duen balentria kontatzen duen pasartea eta 1922ko Gure Herria-n 702-703. orrialdeetan Barbierek berak argitaratu zituen bertsoak lotzen dituena.

Verdun-eko Irrintzina izenburua daramaten bertsoek granadak jaurti ondoren garaztarrak 85 Bertsoetan ere, izenik aipatzen ez duen arren, garaztarra da granadekin pilota jokoan jardun duena egin duen garaipen irrintziaren berri ematen digute.

Ikus, esaterako, bi lerro hauen eta testuaren arteko antzekotasuna 86 Testuok hobeto erkatu gura dituenak liburuko pasartearen ondoan, oharrean emanak ditu bertso horietako lehenengo hirurak ez beste guztiak: